Industria-jabetzaren eskubideen garrantzia ekimen ekintzaileentzat

Bic Gipuzkoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, “Industria-jabetzaren eskubideen garrantzia ekimen ekintzaileentzat”, jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Prestakuntza honen helburua jabetza intelektual-industrialari sarrera bat ematea da, baita patenteei buruzko kontzeptu nagusiak ere. Babes-ereduei, patentagarritasun-irizpideei eta PI erregistratzeko prozedurei buruzko oinarrizko gaiak landuko dira.

3 saio aurreikusi dira, startupen ikuspegitik garrantzitsuenak diren alderdiak lantzeko.

AGENDA:

Azaroak 10, osteguna

  • 10:30h – 13:30h PI sarrera (bereziki patenteak) eta horiek startupetan duten garrantzia
  • 15:30h – 18:00h Tutoria. Hizlariarekin elkarrizketa pertsonala egiteko aukera egongo da (aldez aurretik izena emanda).

Azaroak 11, ostirala

  • 09:30h – 11:30h Ordenagailuan inplementatutako asmakuntzak
  • 11:30h – 13:30h Teknologia medikoari buruzko patenteak

HIZLARIA:

Mathieu de Rooij Europako patenteen agentea eta Jabetza Industrialaren agentea da Espainian. BARDEHLE PAGENBERG enpresako bazkidea da. Enpresa hori jabetza intelektual eta industrialeko nazioarteko abokatu eta agente talde batek osatzen du, 4 egoitza ditu Europan, eta mundu osoko harreman sare bat du.

BIC Komunitateko kide zarenez, hurbil zaitez!!

Data eta orduak:
Azaroak 10 – 10:30etatik 13:30etara
Azaroak 10 – 15:30etatik 18:00tara
Azaroak 11 – 09:30etatik 13.30etara
Lekua: BIC Gipuzkoa (TANDEM Eraikina)
Miramon pasealekua, 170. Donostia

Izen-emateak

Jardunaldian izena emateko eta elkarrizketa formalizatzeko, beharrezkoa da azaroaren 4a baino lehen izena emateko inprimaki hau betetzea. Edozein zalantza argitzeko, BIC Gipuzkoarekin harremanetan jarri behar da Adriana Sáez adriana@bicgipuzkoa.eus bitartez.