Bioteknologiaren, bioingeniaritzaren eta osasun digitalaren alorretan enpresa-proiektu berriak garatzen laguntzen dugu. Gipuzkoa nazioarteko erreferentzia gune gisa ageri da biozientzien arloan. Enpresa-ekimen nabarmenei esker, gure apustu estrategikoa sektore biosanitarioan hedatu dugu.
Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa gara. 30 urte dira, sektore estrategikoetan startup eta enpresa berritzaileak sortzea bultzatzen dugula. Unibertsitateekin, enpresekin, zentro teknologikoekin eta erakunde publiko eta pribatuekin aliantza sare sendo bat sortu dugu, ideiak enpresa-proiektu bihurtzeko prozesua azkartzeko. Bio-osasunaren arloan, proiektuen fase bakoitzari egokitutako zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu. Enpresa berriei esperientzia, komunitatea, industriarekiko konexioak, prestakuntza, mentoring-a, finantzaketarako sarbidea eta ekipamendu aurreratua duen laborategi bat eskaintzen dizkiegu. Hori guztia, Gipuzkoan sektore bioteknologiko lehiakor eta global baten garapen eta sendotzea sustatzeko helburuarekin.
Gipuzkoak apustu iraunkorra egin du biozientziak eta osasuna bultzatzeko, ekoizpen-sarea eraldatzeko eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeko ildo estrategiko gisa, lehiakortasunaren eta pertsonen ongizatearen zerbitzura. Lurraldea sektorea garatzeko gune estrategiko gisa finkatu da Europan.
Gaur egun, osasunaren arloan erreferente globalak diren nazioarteko enpresek Gipuzkoatik lan ildo berritzaileenetako batzuk garatzea erabaki dute, dinamismo handiko sektore bat sendotzen lagunduz, gure etorkizun hurbilenean protagonismo handia izatera deitua.
Txosten honek Biozientzien eta Osasunaren sektoreak Gipuzkoan duen posizionamenduari eta garapenari buruzko ikuspegi zabala jasotzen du.
Gipuzkoako Teknologi Zientzia Parkea
Tandem Eraikina – Miramon Pasealekua, 170
20014 Donostia
T. (+34) 943 000 999 | bic@bicgipuzkoa.eus