Pintxo BIC Gipuzkoa Gonbidapena

BIC Gipuzkoak eta Euskadiko Parke Teknologikoa Gipuzkoan “BIC pintxoan” parte hartzera gonbidatzen zaituzte ekainaren 19an 13:00tan, BIC komunitateko enpresok elkar ezagutzeko, sinergiak bilatzeko, erreferentzia gisa balioko diguten praktika/esperientzia onak identifikatzeko… aukera izan dezagun, azken batean, networking gehiago egiteko.

Hurrengo programa prestatu dugu, interesgarria izatea espero dugu.

PROGRAMA

13:00etan: Jardunaldiaren hasiera – Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa eta Ekintzailetzako zuzendaria

Start-up berrien aurkezpena:

  • Bidea Avant, S.L.
  • Glucovibes, S.L.
  • Polimerbio, S.L.

Garatutako enpresa esperientzia:

  • BBD Biophenix, S.L.

– Euskadiko Parke Teknologikoko campus guztietan dagoen Osasun Esparruko  Enpresen Ekosistemaren aurkezpena – Raquel Ubarrechena, Gipuzkoako Parke Teknologikoko Negozio Garapeneko zuzendaria

– Parkeak enpresa guztiei eskaintzen dizkien zerbitzuen aurkezpena – Amaia Bernaras, Gipuzkoako Parke  Teknologikoko Gerentea

14:00etan: Jardunaldiaren amaiera – Marisa Arriola – Bic Gipuzkoako zuzendari gerentea

Pintxos – Networking 

BIC Komunitateko kide zaren hori, zatoz!!!

Eguna: Asteazkena, ekainak 19
Ordua: 13:00etan
Lekua: Bic Gipuzkoa, Toribio Echevarria aretoa

Izen-emateak:
Irati Ugartemendiarekin(irati@bicgipuzkoa.eus) bertaratzea baieztatu, astelehena 17 baino lehen.