Online jardunaldia: ICEX- nazioartekotzeari laguntzeko programen aurkezpena (ekainak 11)

BIC GipuzkoakICEX España Exportación e Inversiones erakundearekin lankidetzan, jardunaldi bat antolatu du ICEXek eskaintzen dituen tresnak aurkezteko, biotech, farma, medtech eta health digitalaren sektoreetan Espainiako enpresak nazioartekotzen laguntzeko.

Jardunaldia ekainaren 11n izango da, 10: 30ean, online formatuan. Azpiegitura, Osasun eta IKT Dibisioko Bioteknologia Sektoreko buru Patricia Rodríguez Gómezek eta Azpiegitura, Osasun eta IKT Dibisioko Osasun Digitaleko Sektoreko buru Patricia Rodríguez Lucenak parte hartuko dute.

Aldebiko bilerak: Aurkezpenaren ondoren, interesa duten enpresek bideokonferentzia bidezko bilerak izan ditzakete ICEXeko ordezkariekin.

Ezinbestekoa da jardunaldian izena ematea eta bilera formalizatzea Irati Ugartemendiaren bitartez, irati@bicgipuzkoa.eus