Basque Tek Ventures

Aurkikuntza zientifikoak enpresa proiektu berri bilakatzen dituen katalizatzailea

Ekimen berri bat da, oinarri teknologikoko enpresa berriak (deeptech) sortzen laguntzeko. Enpresa berri horiek Basque Research & Technology Alliance (BRTA) elkarteari atxikitako zentroen teknologietan oinarrituta daude.

Goi-mailako teknologian oinarritutako proiektuek (deeptech) inpaktu handiagoa sortzen dute eta eraldaketa produktibo handiagoa eragiten dute enpleguan eta fakturazioan, nazioartekotzean, eta inbertsioa erakarri eta finantzaketa eskuratzeko orduan.

Halere, proiektu horiek zailagoak dira zehaztu, abiarazi eta errotzeko, eta arriskutsutzat hartzen direnez, zailtasunak izaten dituzte finantzaketa lortzeko eta talentua erakartzeko.

Testuinguru horretan sortu da Basque Tek Ventures, zeinak inpaktu positiboa izango baitu oinarri teknologikoko startup berriak sortzeko prozesuan eragina duten faktore kritiko garrantzitsuenetan, eta, gainera, osatu eta indartu egingo du I+G arloko eragileek nahiz Euskadiko ekintzailetzako ekosistemak orain arte egin duten lana.

Ibilbide honek potentzial handiena duten aktibo teknologikoak identifikatu eta lehenesten ditu, laguntza ematen du errendimendu handiko lantaldeak sortzeko, eta baita ere konpainia abian jarri eta merkaturako sarbidea errazteko.

info + https://www.spri.eus/laguntzak/basque-tek-ventures/