Osasun-produktuen merkaturako sarbidea

Bic Gipuzkoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, “Osasun-produktuen merkaturako sarbidea”, jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Medikuntzako berrikuntza teknologikoak, baliozko produktu baten kontzepziotik hasi eta hura zaintza-estandar bihurtzen den arte, oztopo eta zailtasunez betetako bidea egiten du, industrializazioaren bideragarritasuna eta behar duten pazienteen sarbidea atzeratzen duena, edo kasurik txarrenean garatzea eragozten duena. Oztopo eta zailtasun horiek era askotarikoak dira, eragile ezberdiak parte hartzen dute;, arazoak, sarritan, ez dira agerikoak eta ez da eragin zuzenik lortzen.

Jardunaldian zehar ikusiko da:

09:30-11:00

  • Medikuntza-teknologia eta haren oztopoak ezartzeko prozesuan. Zergatik den hain desberdina geografien eta osasun-sistemen arabera.
  • Merkatuen azterketa, lehentasunak ezartzeko sistematika eta sarbidea.
  • Emaitzen proiekzioak: hazkunde-ereduak osatzen dituzten aldagaiak.

11:00-11:30 Kafea

11:30-13:00

  • Eraginaren kudeaketa: iritzi-liderren zeregina merkaturako sarbidean eta haien kudeaketan
  • Merkaturatze-kanalak garatzeko gakoak: nola hautatu, nola erreklutatu, nola kudeatu.
  • Osasun-eragileen elkarrekintza, interferentzia konstruktibo eta suntsitzaileak eta industriak osasun-agente gisa duen eginkizuna.

Gainera, arratsaldean, izena eman eta bekonfirmatu eta gero, banakako tutoretzak izateko aukera egongo da.

HIZLARIA:

Joaquin Azpilicueta Chief Executive Officer (CEO) da Alpha Innomed Pte. Enpresa Suitzan dago, eta Singapurren, Berlinen eta Miamin ditu egoitzak. Alpha Innomedek produktu sanitarioak dituzten konpainien merkaturako sarbidea errazten du.

BIC Komunitateko kide zarenez, hurbil zaitez!!

Data: astelehena, azaroak 28
Ordua: 09:30tatik 13:00etara
Lekua: BIC Gipuzkoa (TANDEM Eraikina)
Miramon pasealekua, 170. Donostia

Izen-emateak

Jardunaldian izena emateko eta elkarrizketa formalizatzeko, beharrezkoa da azaroaren 23a baino lehen izena emateko inprimaki hau betetzea. Edozein Edozein zalantza argitzeko, BIC Gipuzkoarekin harremanetan jarri behar da Adriana Sáez adriana@bicgipuzkoa.eus bitartez.