Ideiatik produktu sanitarioko enpresara

BIC GIPUZKOA, “Friday Topaketak”ekin jarritzen du martxan. Hileroko topaketak izango dira, BIC komunitateko enpresek elkar ezagutzeko, sinergiak bilatzeko, erreferentzia izan daitezkeen jardunbideak edo/eta esperientziak identifikatzeko… azken batean, networking gehiago egiteko aukera izan dezagun.

Oraingo honetan, urriaren 27ean osteguna, osasun-produktuak garatu, ziurtatu eta merkaturatzeko helburua duen konpainia batean dauden lan-ildoak aurkeztuko dira.

PROGRAMA:

  1. Kalitate eta erregistroa
    • Kalitate-sistema ezartzea
    • Kalitate-eskuliburua
    • Kalitate-politika
    • Lan-prozedura normalizatuak
    • Auditoriak prestatu
  2. Erregistroa
    • Technical field (TF)-aren sekzioak, MDR erregelamendu berriaren arabera
    • TF idaztea eta biltzea
    • Jakinarazitako erakundeak. CE hautatzea, eskatzea eta ziurtatzea
  3. Proiektua
    • Arriskuen analisia, produktua garatzeko oinarri gisa
    • Egin beharreko azterlanak
    • Horniduraren garrantzia
    • Industria-ezarpenak eta prozesuen baliozkotzeak
  4. Negozio-garapena
    • Negozio-ereduak
    • Kontratu motak

Gainera, izena eman eta konfirmazioa jaso eta gero, nahi duten start-up-ekin arratsaldean banakako tutoretzak izateko aukera egongo da.

BIC Komunitateko kide zarenez, hurbil zaitez!!

Data: osteguna, urriak 27
Ordua: 09:00etatik 13:00etara
Lekua: BIC Gipuzkoa (TANDEM Eraikina)
Miramon pasealekua, 170. Donostia

Izen-emateak

Jardunaldian izena emateko eta elkarrizketa mantendu ahal izateko, BIC Gipuzkoarekin harremanetan jarri behar da Adriana Sáez adriana@bicgipuzkoa.eus bitartez urriaren 21a baino lehen.