{"id":2078,"date":"2024-10-31T09:29:00","date_gmt":"2024-10-31T09:29:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/?p=2078"},"modified":"2024-11-07T09:31:14","modified_gmt":"2024-11-07T09:31:14","slug":"dive-medicalek-haurtzaroko-ikusmen-arazoak-eta-arazo-neurokognitiboak-diagnostikatzen-laguntzen-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/dive-medicalek-haurtzaroko-ikusmen-arazoak-eta-arazo-neurokognitiboak-diagnostikatzen-laguntzen-du\/","title":{"rendered":"DIVE Medicalek haurtzaroko ikusmen-arazoak eta arazo neurokognitiboak diagnostikatzen laguntzen du"},"content":{"rendered":"\n<p>Enpresak adimen artifizialean oinarritutako teknologia erabiltzen du edozein pazienteren ikusmena modu objektiboan aztertzeko, begiradaren jarraipenaren bidez.<\/p>\n\n\n\n<p>2013an,&nbsp;<a href=\"https:\/\/dive-medical.com\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><strong>DIVE Medical<\/strong><\/a>&nbsp;egiteko ideia prestatzen hasi zen Aragoin.&nbsp;<strong>Victoria Pueyo&nbsp;<\/strong>oftalmologo pediatrikoa eta enpresaren sortzaileetako baten beharretik jaio zen. Bere egunerokoan, haurrengan&nbsp;<strong>ikusmenaren miaketa objektiboak&nbsp;<\/strong>egiteko arazoak izaten zituen. Pueyok Zaragozako Unibertsitateko Graphics &amp; Imaging Lab ingeniaritzako ikerketa-taldeko&nbsp;<strong>Diego Guti\u00e9rrez&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>Bel\u00e9n Masi\u00e1<\/strong>ri jakinarazi zien eta, diziplina anitzeko talde batekin batera, DIVE Medical sortu zuten. Talde horretan, Aragoiko Osasun Ikerketako Institutuko eta Aragoiko Osasun Zientzietako Institutuko oftalmologoak eta optometristak zeuden. Gaur egun, enpresak Gipuzkoatik jarduten du, zehazki&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">BIC<\/a>en egoitzan. \u201cProbintziako enpresa-ekosistemak eta sortzen ari ziren lankidetza potentzial batzuek Euskadira bizitzera etortzera bultzatu gintuzten\u201d, adierazi du Marta Ort\u00edn enpresaren sortzaileetako batek.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>DIVE Medicalek patologiak diagnostikatzen laguntzen du ikusmenaren bidez. \u2018DIVE\u2019, adimen artifizialean oinarritutako teknologia, garatu du edozein pazienteren ikusmena modu objektiboan aztertzeko, baita 6 hilabetetik aurrerako haurtxoena ere. Horretarako,&nbsp;<strong><em>eye tracking<\/em><\/strong>&nbsp;edo&nbsp;<strong>begiradaren jarraipena<\/strong>&nbsp;erabiltzen du. \u201cBadakigu pazienteak non begiratzen duen pantaila batean. Hainbat funtzio bisual ebaluatzeko estimuluak erakusten ditugu, eta estimuluei dagokienez non begiratzen duten aztertuta, metrika kuantitatiboak eta objektiboak atera ditzakegu, ikusmen baheketa zein patologia baten diagnostikoa eta monitorizazioa egiten laguntzeko\u201d, azaldu du Ortinek.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Enpresa dagoeneko hasi da bere produktua merkaturatzen Espainian. Estatuan,&nbsp;<strong>FarmaMix&nbsp;<\/strong>banatzailearekin egiten du lan, punta-puntakoa dena sektore oftalmologikoan. Estatuko hainbat hiritako zenbait klinika pribatuk badute dagoeneko. Halaber,&nbsp;<strong>Madrilgo Unibertsiate Konplutentseak&nbsp;<\/strong>hainbat ikerketatarako erabiltzen ari da. Nazioartekotzeari dagokionez, zenbait herrialdetan egin dituen hainbat azterketa klinikotan erabili du gailua. \u201cOrain, Espainian dugun bezalako banatzaileak bilatzen ari gara, batez ere Europako beste herrialde batzuetan eta Estatu Batuetan\u201d, dio fundatzailekideak.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Bere proiektu garrantzitsuenei dagokienez, Ort\u00ednek bi nabarmentzen ditu. Horietako bat DIVE Medical enpresa gisa eratu aurretik hasi zen eta&nbsp;<strong>Huawei<\/strong>rekin lankidetza bat izan zen. \u201cBere Gizarte Erantzukizun Korporatiboko programaren zati bat osasun-arloko proiektuen finantzaketarekin lotuta dago, eta guk teknologiaren erabilera erakutsi nahi genuen alderdi horretan\u201d, dio Ortinek.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Ikusmenaren baheketan ardaztu zen eta proiektua lau urtez luzatu zen. Gailuaren garapena eta balidazioa finantzatzen zituen lankidetza horri esker, enpresak haurrei ikusmen behatzeak egin ahal izan zizkien&nbsp;<strong>Mexiko<\/strong>,&nbsp;<strong>Vietnam<\/strong>,&nbsp;<strong>Txina<\/strong>,&nbsp;<strong>Hong-Kong<\/strong>&nbsp;edo&nbsp;<strong>Errusia<\/strong>n, esaterako, baita Estatuko hainbat autonomia erkidegotan ere. \u201cLankidetza horren ondorioz, 6.000 paziente baino gehiagoren datu-basea bildu genuen, eta horrek balio izan digu baliozkotzeko egiten dugunak sendotasun zientifikoa duela atzean. Eta ikusmen baheketa horrekin funtzionatzen duen algoritmoa entrenatzea ere ahalbidetu dute\u201d, esan du sortzaileetako batek.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Une honetan, DIVE Medical&nbsp;<strong>Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroak (CDTI)<\/strong>&nbsp;finantzatutako proiektu bat gauzatzen ari da. \u201cIkusmen baheketa horren kostu-eraginkortasuna frogatzen ari gara. Osasun publikoan integratuz gero, lor ditzakegun patologien detekzio goiztiar horrek eta epe luzera beharrezkoak ez diren deribazioak saihesteak onurak ekarriko dituztela frogatzea, bai pazienteen ikusmen osasunaren zaintzan, bai sistema sanitarioarentzat ekonomikoki\u201d, adierazi du Ortinek.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Gailua haurrengan erabiltzen hasi bazen ere, gaur egun helduentzat ere eskuragarri dago. \u201cFuntzio bisual batzuk, helduetan ere, subjektiboki neurtzen dira. Edo biztanleria zahartuagoari dagokionez, berarentzat zailak diren miaketak ere badaude; beraz, egokitzapen batzuekin, estetika helduagoko estimuluak gehituz eta algoritmoak berrikusiz, helduen bertsio bat sortu dugu\u201d, dio Ortinek.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Etorkizunari begira, helburu nagusia da enpresak dagoeneko merkaturatu duen gailua hobetzea. Era berean, DIVE Medicalek \u201cinformazio oftalmologiko hutsa ez ezik, neurokognitiboa ere lortu nahi du\u201d; izan ere, Ortinek azaldu duenez, \u201cikusmenaren bidez agertzen diren patologia neurologikoak ere badaude\u201d. Gaur egun,&nbsp;<strong>Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea (Barakaldo)<\/strong>&nbsp;eta&nbsp;<strong>BioBizkaia Osasun Ikerketa Institutua&nbsp;<\/strong>DIVE erabiltzen ari dira&nbsp;<strong>alzheimerra&nbsp;<\/strong>eta&nbsp;<strong>parkinsona&nbsp;<\/strong>detektatzeko proiektuetan, eta DIVE Medical haurren gaixotasun neurokognitiboak detektatzeko lanean ari da.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza\u2026),&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/laguntzak\/zutaz-mintzo-gara\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Zutaz mintzo gara<\/a>&nbsp;ekimenean parte har dezakezu.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>SPRI Taldea&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/teknologia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">RIS 3 Euskadi<\/a>&nbsp;estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Enpresak adimen artifizialean oinarritutako teknologia erabiltzen du edozein pazienteren ikusmena modu objektiboan aztertzeko, begiradaren jarraipenaren bidez. 2013an,&nbsp;DIVE Medical&nbsp;egiteko ideia prestatzen hasi zen Aragoin.&nbsp;Victoria Pueyo&nbsp;oftalmologo pediatrikoa eta enpresaren sortzaileetako baten beharretik jaio zen. Bere egunerokoan, haurrengan&nbsp;ikusmenaren miaketa objektiboak&nbsp;egiteko arazoak izaten zituen. Pueyok Zaragozako Unibertsitateko Graphics &amp; Imaging Lab ingeniaritzako ikerketa-taldeko&nbsp;Diego Guti\u00e9rrez&nbsp;eta&nbsp;Bel\u00e9n Masi\u00e1ri jakinarazi zien eta, diziplina [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2075,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[22,26],"tags":[],"class_list":["post-2078","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-sin-categorizar-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2078","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2078"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2078\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2079,"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2078\/revisions\/2079"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2075"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2078"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2078"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bioexperience.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2078"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}